Aldarrikapenez eta pirotekniaz beteriko ibilbidea egin du Korrikak Laudion, Dolumin Barikuaren bezperan

Erredakzioa 2026ko martxoaren 27a

Milaka lagunek egin diote herriari itzulia euskararen alde. Beste aldarrikapen batzuk ere presente egon dira, hala nola grebalarien zein errolda sozialaren aldekoak. 

Beste behin ere laudioarren egutegian ondo markatutako data batekin egin du bat Korrikak: Dolumin Barikuarekin. Orduarekin ez du asmatu oraingoan, ordea, herriko plazako postuak huts-hutsik baitzeuden euskararen aldeko olatua bertara heldu denerako.

Ganadua eta artisau produktuen ordez, aldarrikapenak topatu ditu herri osoan zehar, izan Palestinaren aldekoak, greban dauden Maderas de Llodioko eta Tubos Reunidoseko langileekin elkartasunean edota errolda soziala ezarri dadin eskatzekoak.

Eskualdeko hainbat eta hainbat txokotan bezala, su artifizialek zein bengalek kutsu berezia eman diote ibilbideari. Bereziki nabarmena izan da hori milaka lagunek herriko plazari buelta emateko unea heldu denean, Kirikiño Aisialdi Taldeko, Orbeko Etxeko eta Txosna Batzordeko kideek eskualdean kale-egoeran bizi diren hainbat lagunekin batera lasterketaren buruan jarri direnean.

Aiaraldea Komunikabideko kideok bertatik egon gara zuzeneko emisioa egiten, eta gau osoan zehar haur, gazte zein helduak apurka-apurka joan dira biltzen, Zumalakarregi hiribidetik zetorren jende andanara batu diren arte. Iritsi den leku beretik egin du alde Korrikak, Aretatik, alegia. Ordu batzuk deskantsatu ostean, Dolumin Barikuaz gozatzera aterako dira gaur laudioarrak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide