Hainbat lagun bildu dira gaur Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, kartzelan zendutako gazte laudioarraren heriotza salatzeko. Duela astebete jazo zen gertaera, gazteak espetxea utzi baino egun gutxi lehenago. Salhaketa elkarteak deitu du elkarretaratzea eta azpimarratu du kartzelan dagoen jende gehienak patologia duala duela, hau da, buru osasun arazoak eta menpekotasunak.
Argazkiak: Salhaketa