Lamuza Jauregiaren birgaitzea jendaurrean aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko maiatzaren 15a

Ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Laudioko Lamuza Jauregiaren birgaitzea herriko kultur eragileen aurrean aurkezteko. Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak "Aiaraldeko etorkizun industriala eta eskualdearen nortasun kulturala" estu lotuta daudela aldarrikatu zuen.

Lamuza Jauregiko  birgaitzea bukatutzat jo du Arabako Foru Aldundia. 2025eko martxoaren 27an egin zuten erakin eraberrituen inaugurazioa, ekitaldi instituzionalean. Atzo, berriz, Laudioko kultur eragileen aurrean aurkeztu zuten bost urtez luzatu diren lanen emaitza.

Ordezkaritza politiko eta herritar zabalak bete zuen atzo Lamuza Parkeko Kristalen Aretoa, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiak eta Cristina Gonzalez diputatu nagusirodeak gidatutako ekitaldian.

Foru erakundeak 5,5 milioi euroko inbertsioa egin du Lamuza Jauregiaren berreskurapenean, 9 milioi Lamuzako multzo historikoaren osotasunean. Inbertsioak "Aiaraldeko eraikin historiko enblematikoenetako bat berreskuratzeko eskualdearen zerbitzura egongo den kultura, hezkuntza eta gizarte gune ireki gisa itzultzeko balio izan du", Gonzalezen hitzetan. Orain, erakina ekintzaz betetzea da erronka.

Aiaraldearen etorkizuna mintzagai

Ramiro Gonzalezek ez zion iskin egin eskualdeak bizi duen egoera sozio-ekonomikoaz hitz egiteari. Eskualdeak industria eraldaketan "zailtasunak" bizi dituela eta "ziurgabetasun ekonomikoa" nagusi dela azaldu zuen Gonzalezek, baina ziurtatu du “erakundeak eskualdeari laguntzen ari dira prozesu honetan”.

Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren elkarlana balioan jarri nahi izan zuen Ahaldun Nagusiak. Horren adibide jarri zituen: Etorkik Murgan inauguratutako lantegi berria, Vidralak iragarritako 70 milioi eurotik gorako inbertsioa eta Guardianen azpiegiturari industria-jarraipena emateko ahalegina.

"Proiektu eta inbertsio gehiago" egongo direla iragarri zuen ere Gonzalezek. Bide horretan Aiaraldeko Industrializazio Mahairen eginkizunetan egin zuen azpimarra Ahaldun Nagusiak: “Aiaraldearen lehiakortasunaren aldeko itun handi baterantz aurrera egitea, elkarrizketa sozialean, erakundeen arteko lankidetzan eta eskualde osoaren inplikazioan oinarrituta, jarduera ekonomiko eta industriala mantendu eta erakartzeko”. “Aiaraldeak etorkizuna du, industria etorkizun handia du denok elkarlanean aritzen bagara”.

"Industria eta nortasuna"

Aiaraldearen etorkizun industriala eta kulturala elkar loturik daudela aldarrikatu zuen Ramiro Gonzalezek atzo arratsaldeko ekitaldian. "Eskualde bat biziberritzea ez da soilik industrialdeak eraikitzea edo inbertsio ekonomikoak erakartzea; ondarea babestea, espazio partekatuak indartzea eta memoria eta nortasun kolektiboaren parte diren elementuak zaintzea ere bada. Lamuza Jauregiak ideia zabalago bat ordezkatzen du: industria, enplegua eta aukerak izaten jarraitu nahi duen eskualde batena, baina baita nortasuna, memoria eta arima ematen dioten elementuak gorde nahi dituena ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide