Gazarako elkartasun konboia Libiako muga zeharkatzen saiatuko da gaur, laudioar bat barne

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 24a

Iazko elkartasun ekimenaren irudia. / H.U.G.

Hainbat egun blokeatuta egon ostean, Global Summud Konboia Libiako ekialdeko muga igarotzen saiatuko da. Haizea Urkixo Gorostiaga dago ekintzaileen artean.

Global Summud Konboiak aurrera egingo du gaur daraman laguntza humanitarioa Gazara eramaten saiatzeko. Haizea Urkixo Gorostiaga laudioarra dago ekintzaile taldearen barruan eta ezjakintasun osoko egoerari egingo diote aurre.

Izan ere, Libia duela hamarkada bat baino gehiago ez duela gobernu ofizialik eta lurraldea bi fakzioen artean banatuta dago, nagusiki. Hurbileko iturriek adierazi duten moduan,  Espainiako Barne Ministerioaren konpromisoa daukate soilik gertatzen dena gertatzen dela ere laguntzeko.

Lurretik doan konboia hiru aukera topatzeko prestatu da: segurtasun indarrek pasatzen uztea, bidea blokeatzea edota laguntza humanitarioa Gazara bidaltzeko konpromisoa hartzea, baina konboia bera atzera eginda.

Momentuz, lehenengo kontrol puntua igaro dute.Hala ere, 15:30etatik daude muga zeharkatzera joan diren 9 ordezkariak itxaroten. Beraiekin harremana galdu dute eta espainiar ministerioarekin ari dira lanean saiatzeko informazioa lortzen.

Edonola ere, ekintzaileek aurreikusi dute atxiloketak edota arazoak ere gerta daitezkela.

Guztira, 50 kamioi, 20 autokarabana eta 10 anbulantzia Rafahra heltzea da konboiaren asmoa.

Kezka Udalean eta senideen artean

Laudioarraren patuak kezka sortu du bere herrian eta Laudioko Udalak oharra zabaldu du aste honetan horri buruz. 

Elkartasun ekimen honetan parte hartu baino lehen, Haizea Urkixo Gorostiagak antzeko beste egitasmo batean parte hartu zuen iaz

Bestalde, senideek ezinegona ere adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari, atzo Ertzaintzak Summud Global Flotillako euskal kideak bortizki kolpatu eta atxilotu ondoren Loiuko aireportuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide