ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Laudio Goikoa ikastetxearen itxieraren aurka mobilizatu da Aiaraldeko hezkuntza komunitatea

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko maiatzaren 27a

Laudio Goikoa ikastetxearen  1 1779899969726
Laudio Goikoa ikastetxearen  2 1779899971856
Laudio Goikoa ikastetxearen  3 1779899973371
Laudio Goikoa ikastetxearen  4 1779899974906
Laudio Goikoa ikastetxearen  5 1779899976406
Laudio Goikoa ikastetxearen  6 1779899977797
Laudio Goikoa ikastetxearen  7 1779899979194
Laudio Goikoa ikastetxearen  8 1779899980545
Laudio Goikoa ikastetxearen  9 1779899981940
Laudio Goikoa ikastetxearen  10 1779899983369
Laudio Goikoa ikastetxearen  11 1779899985070
Laudio Goikoa ikastetxearen  12 1779899986628

Dozenaka lagun mobilizatu dira gaur arratsaldean Laudio Goiko zentroaren itxieraren aurka. "Hezkuntza komunitatearen beharrak kontuan hartuko dituen erabakia" exijitu diote Hezkuntza Sailari.

Iragan astean jakinarazi zuen Hezkuntza Sailak Laudio Goikoa, lehengo Gregorio Marañon, zentroa ixteko asmoa. Erakinaren egoera ikuskatu ostean Aintzane Arrese Hezkuntzako Arabako ordezkariak eman zien erabakiaren berri zentroko hezkuntza komunitateari, eraikinaren birgaitzeak bi milioi euroko inbertsioa eskatzen duela argudiatuta.

Horrenbestez, datorren ikasturtetik aurrera lekualdatu egin beharko dituzte Laudio Goikoan elkartzen diren Zereginen Ikaskuntzarako Gelako 18 ikasleak eta Estetika eta Pelukeriako Lanbide Heziketako zikloak.

Mobilizazioak

Erabakiak kezka eta haserrea sortu du Laudioko eta Aiaraldeko hezkuntza komunitatean, eta mobilizatzeari ekin diote. Astelehenean Laudioko Udal Osoko Bilkurara eraman zituzten aldarrikapenak. Gaur, aldiz, Laudioko Herriko Plazan egin dute elkarretaratzea.

Hezkuntza Sailaren asmoak zeintzuk diren ez jakiteak sortu du samina. Laudio Goikoko ikasleak Laudio Institutuan jarritako barrakoietan batzeko aukerari ezezko borobila adierazi diote gaurko elkarretaratzean. Alternatiba horren aurrean hezkuntza komunitateko kideek Laudio Institutuko masifikatuta dagoela salatu dute, bai eta eta ZIG gelako ikasleen beharrak aintzat hartzeko eskatu ere. Bide horretan, asteleheneko Udal Osoko Bilkuran ZIG gelako gurasoek sinatutako gutuna irakurri dute gaur ere Herriko Plazan.

"Ez dugu barrakoirik nahi! Hezkuntza komunitatearen beharrak kontuan izango dituen soluzioa nahi dugu! Benetako inbertsioa nahi dugu!" aldarrikatu dute gaurko mobilizazioan. Hezkuntza Publikoaren aldeko defentsan berretsi dira, eta mobilizatzeko deia luzatu diete Aiaraldeko gainerako bizilagunei.

Bihar dira biltzekoak Hezkuntza Sailarekin, eta ohartarazpena luzatu dute: "Aipatutako norabidean doazen soluzioak mahai gainean jarri ezean, borrokan jarraituko dugula argi utzi nahi dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide