Garnicak ukatu du Carlyle Groupek saldu nahi duenik eta ekoizpen tontor batean dagoela adierazi du

Aitor Aspuru Saez

Garnicak ukatu du Carlyle Groupen asmoa denik taldea saltzea. / Aiaraldea.eus

Maderas de Llodio erosi zuen enpresak "albiste faltsutzat" jo du El Confidencial webguneak argitaratutako berria, zeinean adierazten den Carlyle Groupek egurraren sektoreko konpainia saldu nahi duela. 

Maderas de Llodio enpresaren jabe den Garnica taldeak hautsak harrotu ditu azken egunotan. Izan ere, El Confidencial hedabideak argitaratu zuen ostiralean Carlyle Group (enpresaren %70aren jabea den funtsa) saiatzen ari dela Garnica saltzen.

Hedabideak adierazi zuenez, konpainiak balioa galdu du azken urteetan eta Carlyle Groupen asmoa izango litzateke sektoreko beste talde batekin batzea eta fusio horren bidez galerak murriztea.

Garnicak ukatu du

Informazioa, dena den, guztiz ukatu du Garnicak. Errioxako komunikabide bati argitu zion enpresak Carlyle Group arrisku funtsaren estrategia konpainiak erosi eta saltzea dela, baina une honetan ez dela hori egiten ari.

Garnicako ordezkariek onartu dute egoera hobeak bizi izan dituela proiektuak, baina orain ekoizpen hazkunde puntu batean daudela erantsi dute.

Halaber, Garnicako bozeramaileek gezurtatu zuten Banco Santanderrek Carlyle Group sakatu izana erabaki hori hartzeko eta finantza erakundearekin harremana ona dela gehitu zuten.

Garnicako ordezkariek onartu dute egoera hobeak bizi izan dituela proiektuak, baina orain ekoizpen hazkunde puntu batean daudela erantsi dute.

Laudion Aldi Baterako Enplegu Espedientean jarraitzen dute

Hedabideetan polemika hori gertatzen den bitartean Laudion egoera ez da aldatu eta langileek jarraitzen dute enplegua murrizteko aldi baterako espedientean, nahiz eta Garnicak esan duen produkzio hazkunde une batean daudela.

Iturri sindikalek aipatu diote Aiaraldea Komunikabideari ez dutela mezu zuzenik jaso enpresaren aldetik eta hurrengo astean, ostegunean, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Garnicarekin izango duten bilera baliatuko dutela balizko salmenta horri buruz.

Gogoratu beharra dago duela urtebete baino gehiago greba mugagabera jo zutela Laudioko lantegiko beharginek eta uztailera arte ez zirela itzuli lanpostuetara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide