Arrakastatsua izan da Aiaraldeko enplegu azokaren bigarren edizioa, antolatzaileen esanetan. Gaur goizean egin da ekimena Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan. Eskualdeko hamaika enpresek jarri dute postua, eta banan-banan aritu dira lan bila bertaratu diren bizilagunekin hitz egiten. 80 pertsona zeuden izena emanda, baina jende gehiago bertaratu da azkenean, ehun interesdunen langara iritsita.
Pozik azaldu da Gorka Agirre Astola ekimenak izandako harrerarekin. Aiaraldea Lanean federazioko lehendakariak nabarmendu du Lanbiderekin lankidetza estuagoa egin dutela aurten, eta Kasinoko espazioa ere aproposagoa izan dela nabarmendu du. Gauzak hala, datorren urten ere ekimena antolatzeko prestutasuna erakutsi du Agirrek.
Iaz egin zuten azokaren lehen edizioa, Laudioko Garapen Agentziako bulegoetan.
Argazkiak: Arabako Merkataritza Ganbara