Eusko Jaurlaritzak Guardianen erosketarako aurreikusitako 16,9 milioi euroko inbertsioa enpresen arteko akordioaren menpe dago

Aitor Aspuru Saez

Guardian enpresaren itxieraren kontrako mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Hori ziurtatu du Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak gaur.

Eusko Jaurlaritzak proposatutako 2027ko aurrekontuen zirriborroan 16,9 milioi euroko diru kopuru erreserbatuta dago Guardianen instalazioak erosteko eta egokitzapena egikaritzeko, Aiaraldeko Berehalako Esku-hartzearen Planaren barruan .

177.910 metro karratuko lantegien erosketa suposatuko lukeen operazioa, dena den, ez dago erakunde publikoen esku, gaur Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak ziurtatu duenez.

Gonzalezek azaldu du instituzioek ezin dutela argitu zein konpromiso hartu dituzten, diskrezioagatik, baina gaineratu du Aldundiak bete dituela jadanik bere gain hartutako ardurak. 

Gauzak horrela, azpiegituren esku aldaketa enpresa pribatuen esku dago, negoziazioetan baitaude oraindik, eta horrek erabakiko du operazioa egikarituko den edo ez.

Erakunde publikoek duela urte eta erdi adierazi zuten egitasmoan inplikatzeko prestutasuna. Apirilean, aldiz, argitara atera zen VSF eta Gaviota konpainiek berrireki nahi zituztela Guardian eta Glavista, Javier Garcia Marquez enpresariarekin batera, baina akordioak zintzilik jarraitzen du une honetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide