Kultur sorkuntza Aiaraldean

Jon Iturregik bere lehen poesia liburua aurkeztuko du ostegunean Faktorian

Erredakzioa

Jon Iturregi (ezkerrean) liburuaren aurkezpenean. / J.I.

Oroiminaren hirietan aldaroka olerki liburua plazaratu du idazle laudioarrak. 

Oroiminaren hirietan aldaroka olerki liburua aurkeztuko du Jon Iturregik ostegun honetan Faktorian, 18:30ean. Aiaraldea Komunikabideak antolatu du solasaldia, eta sarrera libre eta doakoa izango da. Horrez gain, liburu fisikoa erosteko aukera ere egongo da bertan. 

Blas de Otero-Angela Figuera poesia lehiaketaren XVIII. edizioan gailendu zen idazle laudioarra iaz, eta horrek eman dio aukera bere lehen liburua plazaratzeko, Erein argitaletxearekin. Bost urtetan zehar argitaratutako olerkiak bildu ditu Iturregik, nostalgia, oroimena eta bere belaunaldiaren ahotsa uztartuta, besteak beste. 

Aiaraldea Komunikabideak liburuaren ale bat zozkatuko du ostegunean bertan. Hemen klikatuta parte hartu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide