Herritarrek gari jotzea antzinako erara egingo dute elizaren atzealdean

Erredakzioa 2016ko abu. 17a, 13:07

Okondon, abuztuaren 21ean egingo duten gari jotzerako idiak eta garia herritik kanpo ekarri behar izan dituzte, eta horren harira, antolatzaileek diote ez dugula gure kultura galdu behar.

Horregatik gari jotzearen helburuetariko bata dute antzinako ofizioak berreskuratzea eta ezagutzera ematea. Izan ere, aspaldian Okondo laborantzaz bizi zen eta hori da ezagutzera eman nahi dutena.

Okondon, abuztuaren 21ean egingo duten gari jotzerako idiak eta garia herritik kanpo ekarri behar izan dituzte, eta horren harira, antolatzaileek diote ez dugula gure kultura galdu behar.

Horregatik gari jotzearen helburuetariko bata dute antzinako ofizioak berreskuratzea eta ezagutzera ematea. Izan ere, aspaldian Okondo laborantzaz bizi zen eta hori da ezagutzera eman nahi dutena.

Aspaldiko ofizioak galduta daudelako zertan oinarritzen ziren eta zer nolako lanak egiten ziren ezagutzera eman duen herritar talde baten ekimenez sortu da aurtengo gari jotzea.

Garia jotzeko behar dena

Gari jotzerako, gari larraina egiten da, 8-10 metro diametro ingurukoa, lastoa zein garia dena lurrean ondo zabaltzen da, eta zelaitik sorta batzuk ekartzen dira. Garia jotzeko eultzia sardeaz jasotzen da.

Horretarako idiek eta trailuak prest egon behar dute. Trailua harriez edota zerrez egindakoa izaten da, eta idiekin ez ezik, zaldiekin ere egin ahal da.

Herritarren parte hartze zabala

Herriko jendea dago buru belarri horretan lanean eta denon artean egiten ari dira. Jende ugari ari da inplikatzen eta asko eskertzen dute. Jai herrikoia egin nahi dute, eta dena ondo bidean, aurrerago bide horri eutsi nahi diote.

 

Egitaraua

 

Goizeko 08:00etatik aurrera ekingo diote lanari, eta hasteko Gari Jotzeak behar dituen prestaketa guztiak egingo dituzte.

Ondoren, 09:00etatik aurrera idien etorreraren zain egongo dira, jarraian gurdia kargatu, eta indarrak hartzeko hamaiketakoa jango dute bertan lanean ari diren herritarrek. Besteak beste, eultzia sardeaz jaso, idiak eta trailua prestatu beharko dituzte.

Bestalde, antolakuntzatik oharra zabaldu nahi dute, izan ere, igotzeko adin txikikoak lagunduta joan beharko dira eta gari jotze bera egunaren lehen zatian egingo dute, ondoren idiek atseden hartu eta festarekin jarraitu ahal izateko.

2000. urtean parte hartu eta zendu diren sei lagunak oroitzeko 13:00etan minutuko isilunea eta agurra egingo dute ekitaldi ofizialean.

Arratsaldean dena jaso, eta garia poltsetan sartuko dute, eta ondoren babesle, herritar eta lagunek eskainitako produktuak zozketatuko dituzte arratsaldeko sei eta erdiak inguru, eta bukatzeko sardina jana herrikoia egiteko asmoa dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide