"Tuneletik ateratzeko unea ikaragarria da; izerdiak eta odolak pena merezi dute"

Erredakzioa 2016ko ots. 26a, 08:04

ARATZ GARMENDIA (Basauri, 1982) Okondon bizi da eta Kick Boxing zein MMA praktikatzen ditu. Martxoan Bilbon egingo duten emanaldi garrantzitsuan parte hartuko du.

Martxoan hitzordu garrantzitsua daukazu Bilbon. Zer dago jokoan eta zein da emanaldia?

MMA borroketan jokoan dagoen gauza bakarra Europako liga garrantzitsuetara pasatzeko aukera lortzea, besterik ez.

ARATZ GARMENDIA (XXX, XXX) Okondon bizi da eta Kick Boxing zein MMA praktikatzen ditu. Martxoan Bilbon egingo duten emanaldi garrantzitsuan parte hartuko du.

Martxoan hitzordu garrantzitsua daukazu Bilbon. Zer dago jokoan eta zein da emanaldia?

MMA borroketan jokoan dagoen gauza bakarra Europako liga garrantzitsuetara pasatzeko aukera lortzea, besterik ez.

Hala ere, emanaldiaren burua Kermanen munduko boxeo asoziazioko gerrikoaren norgehiagoka da.

MMA egiten duzu, zein izan da zure ibilbidea orain arte esparru horretan, zeintzuk dira zure lorpen garrantzitsuenak?

Amateur mailan 21 borroka egin nituen profesionaletara pasa aurretik, profesional moduan beste 14 borroka egin ditut 8 garaipenekin (3 TKO, 3 sumisio eta 2 puntuetara).

Kickboxing/K1 modalitateetan beste 31 borroka egin ditut, eta, egun, profesional mailan estreinatu berria naiz.

Nire lorpenik garrantzitsuenak hauek dira:

- 2010 Euskadiko kickboxing txapeldun

- 2012 Euskadiko K1 txapeldun

- 2014 Espainiako full-contact txapelketan zilarra

- 2010 Espainiako Muay Thai txapelketan brontzea

- EH Fighters emanaldiaren gerrikoaren txapelduna

Nola ikusten duzu MMAren egoera orain hemen?

Kickboxing/K1-k igoera motela baina ondo errotua bizi du. MMA-k, ordea, etorkizun ezezaguna dauka, jende pilok entrenatzen du, baina oso lehiakide gutxiko kirola da.

Behin baino gehiagotan borrokatu zara publikoaren aurrean, nolakoak dira sentsazioak? Azalduko duzu errituala?

Publikoaren kontua kanpaia jo bezain pronto ahaztu egiten duzu.

"Agian momenturik ikaragarriena tuneletik irten eta pasarela gurutzatzea izan liteke, une horregatik benetan izerdi eta odol danak pena merezi du".

 Nik 3 abesti erabiltzen ditut aurkezpenetarako, SuTaGar-en "Jo ta ke", Etsaiak-en "Lepoan hartu” kantaren bertsioa, eta Jare-ren "Zu lagun" (Iñigo Cabacasen omenez). Egunaren arabera bat edo bestea aukeratzen dut.

Kanpotik kirol gogorra ematen du eta pertsona batzuentzat zatarra, baina, oro har, borrokalarien arteko giroa errespetuzkoa da, nola animatuko zenuke jendea borrokara bertaratzen? Zein da borrokalarien arteko harremana?

Egia esan, arte martzial tradizionalen printzipio eta baloreak mantentzen dira, baina kirol zientzien eta entrenamenduaren aurrerapenak barneratzen dituzte kontaktu kirolek.

"Beraz entrenatzeak, ez du esan gura minik hartuko duzunik, lehiaketa, hori bai, beste kontu bat da".

Kirolarien arteko erlazioa benetan ona da Euskal Herrian, azken finean denok ezagutzen dugu elkar eta sarri elkarrekin prestatzen ditugu borrokak.

MMA exijentea da, zenbat orduz entrenatzen duzu egunero?

MMA esan daiteke lau borroka kirol olinpikoen (judo, taekwondo, borroka olinpikoa eta boxeoa) batura eta nahasketa dela, hau da, ostikadak borrokaren presa batean, ukabilkadak judoko lurreko inmobilizazio baten, eta abar... Beraz osagai tekniko-taktiko anitz edukitzeaz aparte, prestakuntza fisikoa oso gogorra da.

Nire partetik, borroka prestatzeko goizeko 8:30ean ordubete inguruko prestakuntza fisikoa egiten dut, eta horren ostean ordu eta erdiko entrenamendu bi egiten ditut (muay thai, boxeo, borroka, jiu-jitsu brasildarra...); bata bazkaldu aurretik eta beste bat arratsaldeko azken orduetan.

Irakaslea zara eta judo klaseak ematen dizkiozu ONCEko kidee, besteak beste, ezta?

Orain nire gimnasioa ireki dut Arrigorriagan eta oso denbora gutxi eskaintzen diet judoko klaseei, egia esanda.

Kuriositatea errealitatea baino handiagoa da gai honetan; itsuen gaitasuna judoa ikasteko beste edonorena bezalakoa da, didaktika egokituz gero benetan klase oso arruntak dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide