"Lan ona egin dugu udalean baina gauza asko geratu zaizkigu egin barik"

Erredakzioa 2015ko mai. 4a, 12:37

ITZIAR CAMINO (Okondo) EH Bilduko hautagaia izango da udal hauteskundetan eta azpimarratu du hurrengo legealdian koalizioaren ardatza gardentasuna eta partaidetza izango direla.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

EH Bildu osatzen duten Eusko Alkartasuna, Aralar, Sortu eta Alternatiba alderdiekin identifikatzen diren herritarrez gain hamaika dira gure proiektura elkartu diren eta babesten gaituzten okondoarrak.

ITZIAR CAMINO (Okondo) EH Bilduko hautagaia izango da udal hauteskundetan eta partaidetza eta gardentasuna azpimarratu du hurrengo legealdian ardatz gisa izateko.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

EH Bildu osatzen duten Eusko Alkartasuna, Aralar, Sortu eta Alternatiba alderdiekin identifikatzen diren herritarrez gain hamaika dira gure proiektura elkartu diren eta babesten gaituzten okondoarrak.

Politika egiteko beste modu bat praktikan jartzeko heldu ginen duela lau urte udalera eta bidean urratsak emateko aukera paregabea dugu aurretik.

Testuinguru horretan zerrenda osatzen ari zen taldearen eskutik hauteskundeetan hautagaia izateko proposamena jaso nuen.

Gure herrian beharrezkoa den aldaketa politiko eta sozialari nire ekarpena egiteko momentua heldu dela uste dut eta horregatik EH Bildu ordezkatzeko konpromisoa hartu dut.

Zein da arrazoia aurreko alkatea EH Bilduren zerrendetan ez joateko?

EH Bildu ulertzeko bi modu egon dira legealdi honetan. Batean egungo alkatea, oso pertsonalista eta kudeatzeko eredu propio horrekin.

Eta bestetik parte hartzea eta gardentasuna lehenetsiz aritu nahi genuenok. Gauzak horrela EH Bilduren proiektua lehenetsi behar genuen eta EH Bilduren oinarriak eta filosofia ulertzeko modu bakarra egon behar du, ezberdinok elkarlana zainduz noski.

Zein da zure ibilbide profesional eta politikoa?

Irakaskuntzan aritzen naiz. Bere garaian Irakasle Ikasketak egin nituen eta Euskera ikasi nuen eta Lehenengo Hezkuntzako eskoletan hasi nintzen lanean.

Behin lanean egonda Psikopedagogia ikasketak egin nituen eta handik geroztik institutoetan lan egin dut.

Gaur egun Amurrioko Institutuan, Zaraobe Institutuan, nago Orientatzaile lanpostuan.

Politikan apurka-apurka proposamen batzuk egin ditut eta azken lau urteotan Berdintasun Taldean aritu naiz.

Nola baloratzen duzue aurreko legealdia?

Argi dago Okondoko Udaletxea kudeatzeko gai izan garela, gainera herritarren parte-hartzea sustatzen -osoko bilkurak arratsaldeetan gauzatu dira, deialdi zabalak egin ditugu herriko jaiak, euskararen eguna, martxoak 8, e.a. Antolatzeko -.

Herritarren parte-hartze funtsezko honekin, herrian bertan, ortu ekologikoak egin ditugu eta bertako produktuen kontsumoa sustatu dugu, eskualde mailan hitzarmen bat sinatu egin dugu elikadura-burujabetza sustatzeko.

San Roman auzoan antzinako eskola eraikina auzokideek berritu dute beraien denbora librean, horretarako Udaletxean Foru Aldundiko diru-laguntza bat eskuratu da obrarako behar den materiala erosteko.

Legealdi honetan hainbat eraikuntza publikoak -udaletxea, kultur etxea, erretiratuen egoitza- irisgarritasuna eta jasangarritasuna kontuan hartuta berritu egin ditugu.

Beste aldetik udalak zeukan zorra gutxitu egin dugu.

Guzti honekin lan ona egin dugula esan nahi dut. Baina gauza asko geratu zaizkigu egin barik, eta beste gauza batzuk hankamotz geratu zaizkigu.

Nahiz eta parte-hartzean aurrerapenak lortu oraindik lan handia egiteke dago , herritarrek udaleko egunerokotasunean benetan funtsezkoak direla sentitzeko.

Guztiz hankamotz geratu garen esparrua gardentasuna da. Informazioa transmititzeko momentuan ez gara batere ondo ibili. Zer egin, zergatik, nola eta zertarako informatzea eta konpartitzea proiektu komuna bihurtzeko ez dugu lortu.

Zeintzuk dira EH Bildu nabarmendu nahi dituen ideiak hurrengo legealdian gauzatzeko?

Parte-hartzea eta gardentasuna oinarri hartuta gogotsu jarraituko dugu lanean Okondo gero eta kultura aberatsagoa eta anitzagoa; arlo ekonomikoan eta sozialean justuagoa, solidariogoa eta posiblea bada, begiruneagoa izateko.

Aurrera begira , programa eginda daukagu. Bizpahiru bilera zabal egin dira eta bertan hainbat herritarren hausnarketa eta proposamen jaso ditugu.

Horiek izango dira gure lerro nagusiak hurrengo lau urteetan eta gainerako alderdi eta herritarrekin konpartitu gura dugu (berdintasuna, jasangarritasuna, euskera, mendien kudeaketa…)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide