Sergio Tato alkateak salaketa jarri du lanaldi osoko soldata izateko

Sergio Tato alkateak salaketa jarri du lanaldi 2017ko ots. 27a, 09:45
Sergio Tato alkatea (erdian) Okondo Aurrera taldeko beste bi zinegotziekin batera. Argazkia: aiaraldea.eus

Sergio Tato alkateak salaketa jarri du Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren kontra. Izan ere, oposizioak lanaldia erdira murriztu zion eta gero lanaldi osoa berreskuratzea ahalbidetu zuen, baina soldata aldatu gabe.

Administrazioarekiko-auzira jo du Sergio Tato alkateak bere lanaldiaren soldata murrizteko erabakiaren kontra. Epaiketa apirilaren 6an izango da. Okondo Aurrerako buruak eskatuko du lanaldi osoko soldata 44.000 euro urtero (3.182 euroko 14 soldata).

Oposizioak legealdi hasieran erdira murriztu zizkion lanaldia eta soldata alkateari. Horren ostean Euskadiko Toki Erakundeen Legea onartu zenean, Okondo Aurrerak proposatu zuen lanaldia eta soldata osoa, arauaren irizpideak aukera ematen zuelako.

Eskaera bi puntutan banatu zuten. Alde batetik, lanaldia erditik osora igotzea eta, bestetik, soldata ere aurrekoa izatea. Oposizioa abstenitu zen lehenengo puntuan eta lanaldi osoa onartu zen Okondo Aurrerako bozekin. Ordea, bigarren puntuaren aurka bozkatu zuten EAJk eta EH Bilduk eta soldata zegoen moduan mantendu da.

EH Bilduren kritikak
EH Bilduk aldizkaria plazaratu du asteburuan eta horri buruz, besteak beste, aritu da. Koalizioaren ustez, alkatearen ardura nagusia bere soldata da eta, gainera, salatu du salaketak epaiketa gastuak ekarriko dizkiola udalari eta behar garrantzitsuagoak daudela herrian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide