AINHOA ULIBARRI ERIZAINA
“Batetik, mozorro-lehiaketa, herri guztia mugiarazi eta jendetza erakartzen baitu. Eta bestetik, paella eta patata tortilla lehiaketa, herritarrek sukaldean duten abilezia erakustea ahalbidetzen baitu”
ARATZ GARMENDIA MMA BORROKALARIA
“Oso gustuko dut Okondoko Jaietan egun osoan zehar herriko plazan eta txosnetan bizi daitekeen giroa, baita herriko tabernak jendez gainezka ikustea ere. Abereen erakustaldiak dira gehien atsegin ditudan ekintzak”
ELENA RIBADO ABESLARIA
“Musika, Nafarroako jotak, txahal errea, berbenak eta bazkari herrikoiak gustatzen zaizkit San Bartolome Jaietatik. Pilota partiduak ere gogoko ditut, ea frontoia ordurako prest dagoen”
INMA ROIZ IDAZLEA
“San Bartolomeko Jaiek gastronomi lehiaketen zapore ona ekartzen didate gogora, aspaldiko oroitzapen onekin batera. Hori da agian jende gehien biltzen duena, mozorro lehiaketarekin batera”