Okondoko Udalak zaindariaren jaien balorazio orokor ona egin du. Dena dela, Jaietako Batzordearekin biltzeko zain daude, ekitaldi bakoitzaren balorazio zehatzagoa egiteko.
Ekitaldietako partaidetza handia izan da, bai Okondoko bizilagunen aldetik, bai udalerriko jai-giroaz gozatzea erabaki duten eskualdeko herritarren aldetik. Azpimarratzekoa da Patxi eta konpaniaren emanaldia, plaza dantzariz bete baitzuen. Era berean, Araia umorezko antzerkian eta lehiaketa gastronomikoetan parte-hartze zabala egon zen.
"Gertakariei dagokienez, ez dago ezer esanguratsurik. Pilotalekua bezalako estalpeko gune bat ez izateak sor zitzakeen zailtasunak karparekin konpondu ziren. Haurren parkeak izan ditu ondorio gehien kokapen-aldaketagatik, beroa dela eta", adierazi dute. Aurreratu dutenez, datorren urterako komunak instalatzea baloratuko dute. "Herritarrak sentsibilizatzen jarraitu behar dugu, jai garbi batzuez gozatzen jarrai dezagun; edukiontziak erabiltzea sustatu behar dugu".
Jai lasaiak
Jai lasaiak eta emakumeekiko errespetuzkoak izan dira, udalaren arabera: "Emakumeek gozatu egin dute jaietan eta ontzat jo dituzte programa egitean hartutako berdintasunezko irizpideak.Azkenik, ekitaldiak behar bezala antolatzeaz arduratzen diren pertsonen eta kultur elkarteen lana azpimarratu nahi dugu, eta guztiok animatu nahi zaituztegu parte hartzen jarraitzera, jaiak hobetzeko eta okondar guztiok ondo pasatzeko".