Abuztuan ospatuko dira Okondoko jaiak. Beti bezala, bi zatitan banatuak egongo dira. Okondogoienako San Roman festak egingo dira lehenbizi, abuztuaren 8tik 9ra. San Bartolome jaiak, aldiz, abuztuko bigarren hamabostaldian izango dira, 22tik 26ra.
Egitarauan ez dira faltako Okondoko jaien izaera definitu duten hainbat ekintza. San Roman eta San Bartolome jaiak hitz bakarrarekin definitu beharko bagenitu, “bitxiak” izango litzateke horretarako adjektibo egokiena. Hainbat ekintza berezi egiten dira herrian, dagoeneko jaien ikur bihurtu direnak.
Barraskilo lasterketa da ekintza nabarmenetako bat. Ume asko animatzen dira bertan parte hartzera. Zenbakiak jartzen dizkiete barraskiloei, eta lurrean markatutako zirkulu batetik ateratzen den lehena da irabazlea. Aurten txupinazo aren egunean (abuztuak 23) egingo dute ezohiko norgehiagoka hori, paellen herri bazkariaren ostean. Beste hainbat proba eta jolasetan aritzeko aukera ere egongo da: ski-taulan, txingetan eta zozkor apustuan.
Umeek eskaintza oparoa izango dute San Bartolomeko jaietan. Barraskilo lasterketaren ostean igerilekuetan izango dute zita, puzgarriak eta apar-festa egongo baitira.
Berrikuntzak
Ohiko ekintzez gain, berrikuntza batzuk ere txertatu dituzte aurtengo jaietan. Abuztuaren 24an ekimen deigarri bat egingo dute: Euskararen aldeko Txirrindulari Lasterketa Herrikoiaren lehen edizioa. Goizeko hamaiketan izango da zita, eta eguerdiko ordu-batak arte luzatzea aurreikusi dute.
SAN ROMAN JAIAK
Abuztuak 8, asteazkena
19:00 // Umeentzako disko-festa: Partyman
19:00-19:30 // Bola txapelketa
Lehen 20 sailkatuen jaurtiketak egingo dira
20:30 // Odoloste jana
Arloteak taldeak girotua
LA VENTILLA TABERNAN
22:30 // Mariatxien emanaldia
23:00 // Mus txapelketa
LA VENTILLA TABERNAN
23:30 // Disko jaia
Abuztuak 9, osteguna
12:00 // San Romanen ohorezko meza
12:30 // Parrillada eta pintxoak dastatzea
OKONDOGOIENAKO ESKOLETAN
13:30 // Igel-toka txapelketa
LA VENTILLA TABERNA
17:30 // Briska txapelketa
LA VENTILLA TABERNA
18:30 // Umeentzako parkea
20:00 // Makila jaurtiketa
21:00 // Afari herrikoia
00:00 // Disko-jaia
SAN BARTOLOME JAIAK
Abuztuak 22, asteazkena
17:00 // Futbito txapelketa
Abuztuak 23, osteguna
11:00 // Paella txapelketa
11:00-14:00 // “Beldur Barik” gunea
12:15-12:45 // Kalejira eta pankartak jartzea jai-gunean barrena
13:00 // Pregoia eta jaien hasiera Maddi Otaolarekin
14:00-16:00 // Paellen bazkari herrikoia eta jokoak
Ski-taula, txingak, zozkor-apustua eta barraskilo lasterketa egingo dira
17:00 // Puzgarriak igerilekuan eta apar-festa
17:00 // Briska txapelketa
18:00 // Bola txapelketa
21:00h // Odoloste-jana eta txistorrada herrikoia
22:00 // Kontzertua
24:00 // Disko festa:
DJ MARKELIN
Abuztuak 24, ostirala
11:00-13:00 // Euskararen aldeko I. Txirrindulari Lasterketa Herrikoia
12:00-14:00 // Txu-txu trena
12:30 // San Bartolomeren omenezko meza, Itzalde abesbatzarekin
13:00 // Eskupilota partidak
13:15 // Animazioa trikitiekin eta txistorrak dastatzea
16:00-19:00 // Txu-txu trena
17:00 // Mus txapelketa
17:00 // Futbito txapelketaren amaiera
18:00 // Umore antzerkia
20:00 // Kontzertua
21:00 // Afari herrikoia
Hegaluze pintxoak eta sutan eginiko eusko-label hanburgesak
23:00 // Disko festa:
XAIBOR
Abuztuak 25, larunbata
12:00 // Tortilla txapelketa
Bi kategoria egongo dira: 16 urtetik beherakoena eta nagusiagoena
11:30-14:0 // Umeentzako parkea
12:30 // Hildakoen omenezko meza
17:00 // Tute txapelketa
17:00-19:30 // Umeentzako parkea
17:00 // Plater tiroketa
18:00 // Bolo txapelketa
Emakumezkoen eta umeen kategoriak
20:00 // Frontenis txapelketaren finala
20:30 // Dantza plaza Patxi eta konpaniarekin
22:00 // Mozorro lehiaketa
23:00 // Berbena:
KEN-BAT
Atsedenaldian txapela jaurtiketa txapelketa egingo da
Abuztuak 26, igandea
12:30// Mesa erretiratuentzat eta lore eskaintza herriko pertsona nagusienari
14:00 // Amona eta aitonen omenezko bazkaria
16:30 // Dantzaldia eta jaien amaiera