Makila txapelketan okondoarren oreka gaitasuna neurtu zuten. Zigi-zagaka hiru aulkiren artean pasatzean zetzan jokoa, ahalik eta distantzia luzeena egiteko. Hala umeek nola helduek hartu zuten parte txapelketan. Herri afaria izan zuten segidan, auzokideak elkartzeko aitzakia gisa. Auzo txikia izanagatik, parte hartze handia egon zen.