Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du Okondoko bosgarren gazte bat ospitaleratu dutela eta leptospira bakteria duen ikertuko dutela. Pasa den astean 4 gazte ingresatu zituzten ospitaletan eta bosgarren bat artatu larrialdietan. Azken gazte hori, hain zuzen, da ospitalean sartu dena azken egunotan.
Edonola ere, Osasun Sailak ezin du ziurtatu horren atzean leptospira bakteria dagoenik. Berez, kasu bakarra berretsi dute, eta gainerako gazteei proba zehatzak egingo dizkiete, jakiteko mikroorganismo horren kontrako antigorputzak garatu dituzten. 10 egun beharko dituzte horretarako.
Bitartean, eta hori guztia argitu arte, Eusko Jaurlaritzak eskatu die herritarrei Itzalde ibaian bainurik ez hartzeko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide