Okondo Aurrera tokiko taldeak gaur iragarri du bere zerrendaburua Sergio Tato izango dela; hau da, egungo alkatea.
Talde independenteak azaldu du 2015ean abiatutako proiektuarekin jarraitu nahi dutela, eta Sergio Tato dela pertsonarik egokiena horretarako.
Okondo Aurreraren ustez, indarrean dagoen legealdiaren balorazioa positiboa da eta Tatok esperientzia nahikoa dauka. Berez, taldeak goraipatu du azken urteotan udal azpiegitura nagusiak berritu direla eta bitarteko ekonomikoak eskuratu direla, mendiak modu jasangarrian ustiatuta. Halaber, azpimarratu dute udalaren zorra ia desagertu dela.