EH Bilduk goraipatu du Naiara Otaola emakumea, gaztea eta euskalduna dela, baina bereziki azpimarratu du Okondo maite duela.
Bestalde, Otaolak uste du azken urteetan Okondok izandako bilakaera ez dela positiboa izan biztanleentzat: "Albo batean geratu dira herria bizirik mantentzen duten balioak, aniztasunarekiko errespetua, herritarren parte-hartzea eta herritarren arteko elkarbizitza".
Hain zuzen, koalizioak ezinbestekotzat jo ditu balio horiek eta horregatik horien alde lan egingo duela ziurtatu du.