Gaur -abuztuak 22- egingo dira Okondoko San Bartolome jaietako lehen ekintzak. Txupinazoa, aldiz, bihar eguerdian izango da. Igandera arte luzatuko dira festak, makina bat jarduerarekin.
Hemen ikusi daiteke egitarau osoa:
ABUZTUAK 22, OSTEGUNA
18:00 // Futbito partidak
20:00 // Super bingo
Irabazi asmorik gabeko ekimena izango da. Kartoiek 50 zentimo balioko dute. Linea egiten duenak bildutako diruaren %30a jasoko du eta bingoa egiten duenak, aldiz, gainontzeko %70a
ABUZTUAK 23, OSTIRALA
11:00 // Paella txapelketa
11:00-14:00 // ”Beldur barik” gunearen irekiera
13:00 // Txupinazoa
Felipe Larrazabal arduratuko da pregoia irakurtzeaz. Ondoren, jaiari hasiera emateko suziria piztuko da eta paella lehiaketaren sariak banatuko dira
16:00-18:00 // Moto lasterketa eta joko tradizionalak
Frontoian, 4-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat
17:00 // Tute txapelketa
18:00 // Antzerki emanaldia
Trotamundos konpainiarekin, plazan
18:00 // Bolo txapelketa
19:30 // Umeentzako diskofesta
21:00 // Urdai eta txistorra dastatzea eta Garrafa erakustaldia
Josu eta Unairen eskutik
23:00 // Musika emanaldia
OIHAN VEGA
Atsedenaldian txapela jaurtiketa egongo da
ABUZTUAK 24, LARUNBATA
11:00 // Bizikleta ibilbidea
Adingabeak heldu batekin batera joan beharko dira eta derrigorrezkoa izango da kaskoa eramatea
11:00-14:00 // Landare lehiaketa Plazan
12:00-12:30 // Txu-txu trena
Herriko pertsona nagusientzat
12:30 // Meza
San Bartolomeren omenez. Itzalde abesbatzak abestuta
12:30-14:00 // Txu-txu trena
13:00 // Eskupilota
16:00-19:00 // Spartan race eta ping-pong txapelketa Futbol zelaian
17:00 // Mus txapelketa
18:30-20:30 // Futbito finala eta ezkondu eta ezkongabeen arteko partida
20:30 // Eusko Labeldun txerriki eta sardina dastatzea (Inun taldea egongo da jotzen bien bitartean)
ABUZTUAK 25, IGANDEA
11:30-14:30 // Umeentzako parkea eta zezen mekanikoa Frontoian
11:00 // Tortila txapelketa
Bi kategoria egongo dira: 16 urtetik beherakoena eta 16 urtetik gorakoena
12:00 // Hildakoen omenezko meza
17:00 // Briska txapelketa
17:00 // Puzgarriak eta apar festa
Igerilekuetan
17:00 // Plater tiroketa
19:00 // Herri kirolak Plazan
20:00 // Frontenis txapelketa
20:30 // Dantzaldia JUPITER taldearekin
22:00 // Mozorro lehiaketa
23:00 // Berbena KEN-BAT taldearekin. Atsedenaldian txapela jaurtiketa egongo da