Iritsi dira bukaerara Okondoko jaiak. Felipe Larrazabal pregoilariaren eskutik jaso zituzten mozorro lehiaketako sariak atzoko garaileek. Gaurko hamarretan hasi zen lehiaketa. Herritar mordoa elkartu zen karpan zein inguruetan sormen lanak ikusteko. Banaka zein taldeka lehiatu ziren, eta haur zein helduek desfilatu zuten antolatzaileek egokitutako gunean.
Hala, Aladinoren istorioan oinarritutako kriseilu eta dantzaridun taldea gailendu zen. Playmobil jostailuek erdietsi zuten bigarren postua, eta "gasolindegia" antzeztu zuten gazteak geratu ziren geratu ziren hirugarren. Sariak sari, umorea eta irudimena izan ziren nagusi atzoko ekitaldian.