Okondoko Jostun Sareak Aiaraldea komunikabideari jakinarazi dionez, helburuak beteta bukatu dute ibilbidea. "820 maskara josi eta banatu dira", zehaztu dute. Itxialdian abiatu zuten ekimena, eta publikoki iragarri dute amaiera. Azken piezak farmazian, estankoan eta okindegian eskura daitezke.
Agur mezuarekin batera, "Eskerrik asko, Okondo!" mezua helarazi nahi izan diete herritarrei. Izan ere, euren kotoizko oihalak izan dira bilketako osagai garrantzitsuenak.
Apirilean eratu zuten taldea, eta maiatzaren hasieran 150 maskarilla baino gehiago jarri zituzten banaketa puntuetan, Aiaraldea komunikabideari azaldu ziotenez.
Ondorioz, azken hilabetean 600 babesgailu baino gehiago eskaini ditu ekimenak. Aiaraldea Zainduzeko kideek ikus-entzunezkoan laburtu zuten ekoizpen prozesua: