63 urteko gizon bat larriki zauritu zen iragan martxoaren 9an Okondon, bere etxebizitzan granada bat lehertu zenean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko, baina itxi du dagoeneko. Poliziak azaldu zuenez, lehergailuaren arrastoak hartu zituztenean nahiko argi ondorioztatu zuten Guda Zibileko arma bat zela eta, ondorioz, ez zuten gehiago ikertu.
Bestelako kasuak
Okondon jazotakoa ez da salbuespena. Azken urteetan Euskal Herriko hainbat txokotan topatu dira Guda Zibilean erabilitako armak. Gehienak erabilgaitz geratu dira denboraren poderioz, baina arriskutsuak izaten jarraitzen dute.
1937. urtean Aretan gertatutako ezbeharra da horren adibide. Lau ume hil ziren urte horretako ekainaren 20an, egun batzuk lehenago topatu zuten granada batekin jolasten ari zirela.
Bosgarren ume bat -Estanislao Martin Carrion- larriki zauritu zen, baina bizirautea lortu zuen. Bideo-erreportaje honetan kontatu zuen Aretako bizilagunak gertatutakoa: