Bueltan dira festak Okondoko San Roman auzora

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abu. 8a, 20:36

Bihar ospatuko dira San Roman jaiak.

Egun osoko egitaraua prestatu dute biharko (abuztuak 9, astelehena).

Okondoko San Roman auzoa festen lekuko izango da berriro ere. Izan ere Okondoko Udalak hainbat ekintza egingo ditu bertan bihar, abuztuak 9.

San Romanen omenezko meza eta zapi banaketarekin hasiko dute eguna. Arratsaldea girotzeko ardura Oliver eta Liuba magoek izango dute, haurrentzako espreski prestaturiko ikuskizunarekin. Aurreratu dutenez, gozokiak banatuko dituzte magia saioan bertan.

19:00etan Corrientes Navarras taldeak jota kontzertua eskainiko du egunari itxiera emateko. 

Uda bete ekintza 

San Romanekoak ez dira abuztuan zehar Okondoko Udalak prestaturiko ekimen kultural bakarrak. Hilabete osoko egitaraua prestatu du bizilagun guztien gozamenerako. Jarduera gehienak Udalaren karpan egingo dituzte.

Abuztuaren 23an udako zinema emanaldia eskainiko dute, bertan Padre no hay mas que uno 2 pelikula proiektatuko dute.

Abuzturen 24rako egun osoko ekintza sorta prestatu dute. Goizean Secretos de un viajero mágico haurrentzako antzerkia eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, Araiako Umore Jaialdiaren barruko Panoli Kabareta ikuskizuna aurkeztuko dute. Eguna borobiltzeko Puro Relajo taldeak kontzertua eskainiko du, iluntzeko 22:00etan. 

Azken jarduera bat ere prestatu du tokiko erakundeak abuztua agurtzeko. Hilaren 25ean Bocabeats Comedia bikote artistikoak umorea eta musika uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide