Udal karpan egiten ari dira ekintza guztiak. Astelehean Padre no hay más que uno 2 filma proiektatu zen. Baina atzokoa izan zen egitarau oparoena. Eguerdian umeentzako emanaldia egon zen: Secretos de un viajero mágico. Arratsaldean, aldiz, Panoli Cabareta ikuskizunaz gozatzeko aukera egon zen, eta Puro Relajo taldea arduratu zen egunari amaiera emateaz.
Gaur -abuztuak 25- egingo da azken ekintza: Bocabeats Comedia bikotearen saioa egongo da zortzietan, toki berean.
Argazkiak: Eneritz Alonso