ORDUTEGIA

Korrikak Aiaraldean barrena egingo duen ibilbidea, hemen ikusgai

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 19a, 18:28

Martxoaren 31n zeharkatuko du Aiaraldea 22.Korrikak / Aiaraldea.eus

Martxoaren 31n hasiko da Korrikaren 22. edizioa Amurrion. Egun horretan egingo du ibilbidea eskualdean barrena, 9 udalerrietako 7 bisitatuta.

Korrikaren 22. edizioaren ibilbidea aurkeztu du AEK-k. Martxoaren 31n abiatuko da euskararen aldeko ekimen ibiltaria Amurriotik, eta egun horretan bertan bisitatuko ditu eskualdeko beste herriak. Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo, Laudio, Arakaldo eta Arrankudiaga zeharkatuko ditu, bi txanpetan. Amurriotik 16:29ean abiatuko da. Handik ordu erdira iritsiko da Izoriara, eta Artziniegara helduko da 18:15ean. Ondoren, Balmasedarantza joko du. 

Gauean itzuliko da berriz eskualdera, 22:38ean Laudion sartuta. Arakaldo eta Arrankudiaga bisitatuko ditu gero, eguna amaitu baino lehen eskualdetik kanpo egoteko. 

Hau da ordutegi zehatza:

  • Martxoaren 31 Amurrio 16:29
  • Martxoaren 31 Izoria 17:06
  • Martxoaren 31 Arespalditza 17:19
  • Martxoaren 31 Kexaa 17:32
  • Martxoaren 31 Menagarai 17:38
  • Martxoaren 31 Llanteno 17:57
  • Martxoaren 31 Artziniega 18:15
  • Martxoaren 31 Okondo 22:06
  • Martxoaren 31 Laudio 22:38
  • Martxoaren 31 Laudio / Ugarte 22:46
  • Martxoaren 31 Laudio / erdigunea 22:55
  • Martxoaren 31 Laudio / Areta 23:13
  • Martxoaren 31 Arakaldo 23:24
  • Martxoaren 31 Arrankudiaga 23:34

Otsailaren 1ean jarriko ditu AEK-k kilometroak salgai. Ekimenari buruzko informazio guztia Korrika mugikor aplikazioan jarri dute eskura. Mapa interatiboa ere osatu du AEK-k ibilbide osoarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide