Bihar 18:00etan senideek eta lagunek agurtuko dituzte atzoko sutean zendutako hiru okondoarrak. Zehazki, Untzako Santa Maria elizan izango da meza eta ez dute beilarik egingo.
Herritarrak euren etxebizitzan gertatutako sutearen ondorioz hil ziren. Sua oso bortitza izan zen eta Markuartuko baserria txikitu zuen. Larrialdi zerbitzuek denbora luzez lan egin behar izan zuten eta Ertzaintzak iragarri zuen atzo ikerketa abiatu duela gertakariaren arrazoia argitzeko.
Okondoko Udalak, bere aldetik, hiru eguneko dolua ezartzea erabaki zuen atzo egindako ez ohiko udalbatzan.