22:00ak aldera iritsi zen atzo Korrika Okondora. Sodupetik heldu ziren Korrikako furgonetak, eta lasterkariek bihurgune zein aldapa gora artean osatu behar izan zuten Laudiorainoko bidea. Euri zaparradak, hala ere, ez zituen okondoarrak kikildu. Herrigunea atzean utzita, Garateko gaina igo behar izan zuten.
Erritmo bizian egin zuten zeharkaldia, AEK-ko eta inguruko lagunen animoak lagun.
Argazkiak: AEK