Lau egunetan, ia 40 ekintza pilatuko dituzte Okondoko San Bartolome jaiek

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 18a, 08:30

Mozorro lehiaketa egingo dute jaien azken egunean. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte Okondoko festa nagusiak. Abuztuaren 23an izango da txupinazoa, baina igandetik ostegunera luzatuko da jaia. 

Edadetuek hasiko dituzte Okondo festak. Abuztuaren 21ean abiatuko dute programazioa, Nagusien Egunarekin. Itzalde abesbatzaren kontzertua egongo da horretarako 13:00etan, eta herri bazkaria egingo dute frontoian ondoren. Arratsaldean, aldiz, musika emanaldiarekin dantzatuko dute herritarrek.

Astelehenean, abuztuaren 22an, bola joko txapelketa antolatuko dute goiz eta arratsaldez. Ez da hori izango, ordea, ekimen bakarra: 17:00etan futbito txapelketak bilduko ditu kirolzaleak. Bingoarekin jarraituko du jokoak iluntzean, eta aire zabaleko zinemarekin bukatuko dute eguna, Cruella filma ikusten.

Asteartean izango da izango da txupinazo eguna, abuztuaren 23an. 11:00etan paella txapelketarekin helduko diote txanpa nagusiari San Bartolome plazan, eta 13:00etan irakurriko du pregoia Javi Ramos 'Gipu'-k. Hala, sari banaketaren ondotik herri bazkaria egingo dute: paella jana. Mus txapelketa eta umeen jokoekin emango diote segida aureratu dutenez, ‘molto lasterketa’ barne. 20:30ean Puro Relajoren kontzertuak lehertuko du jai giroa, eta DJ Markelinek hartuko dio lekukoa gero. Okondoko Udalak adierazi duenez, abuztuaren 19tik 23ra Ihes gela ere egongo da okondoarren eskura.

Gauzak hala, dantzan helduko diote asteazkenari askok. Izan ere, dantza-plaza eta aquagym klaseak egongo dira abuztuaren 24an -plazan eta igerilekuetan, hurrenez hurren-  11:00etatik aurrera. Horrez gain, ‘txu-txu trena’ ariko da kalerik kale 12:00etan eta 16:00etan alegia. Eguerdian Itzalde abesbatzarekin meza, trikilari eta buruhandiekin kalejira eta txoripan dastaketaren txanda izango da. Futbolak beteko du arratsaldeko txanpa: futbito txapelketako finala jokatuko dute 16:00etan, eta ‘Ezkongabe eta ezkonduen arteko partida’ deitu dute ondoren, tute txapelketaren aurretik. Edozelan ere, bestelako ekintzek ere edukiko dute lekua. Horren adibide dira txakolinaren inguruko hitzaldi, erakustaldi eta dastaketa. Zirkua ere ikusteko parada eskainiko dute herrian, 19:00etan Mute emanaldia taularatuko baitu Orain Bi konpainiak. Indarrak berreskuratzeko saiheski eta hanburgesa jana eskainiko dute gauean, Ritmo taldearen berbenaren eta DJ diskofestaren aurretik.

Abuztuaren 25ean bukatuko dira San Bartolome jaiak. Alabaina, tortila txapelketan neurtuko dituzte kozinatzeko trebetasunak lehenbizi. Horrez gain, 11:30etik 14:00etara umeentzat jolas parkea eta zezen mekanikoa muntatuko dituzte. Azken trakak osagai ugari metatuko ditu arratsaldean zehar, baina: briska txapelketa, apar festa, plater tiroketa, herri kirolen erakustaldia eta herri kirolak, besteak beste. 22:00etan deitu dute, ordea, ekintza izarra: mozorro lehiaketa. Izan ere, okondoar ugarik hartzen dute parte. Azken notak, baina, Continente erromeriaren esku geratuko dira, 23:00etan kontzertuarekin festak itzali arte. “Atsedenaldian txapela jaurtiketa egongo da”, erantsi du Udalak.

EGITARAU OSOA

08.21 IGANDEA

12:30 // MEZA NAGUSIA

13:00 // ITZALDE ABESBATZAren kontzertua

13:00 // HERRI BAZKARIA
Frontoia

14:30 //  MUSIKA emanaldia
Frontoia

08.22 ASTELEHENA

11:00 // BOLA-JOKO txapelketa
Bolatokia

17:00 // FUTBITO txapelketa
Futbol zelaia

17:00 // BOLA-JOKO txapelketa
Bolatokia

20:00 // BINGOA
San Bartolome enparantza

20:30 // Aire zabaleko zinema: “CRUELLA”
San Bartolome enparantza

08.23 ASTEARTEA

11:00 // PAELLA LEHIAKETA
San Bartolome enparantza

13:00 // TXUPINAZOA eta PREGOIA, Javi Ramosen eskutik

14:00 // HERRI BAZKARIA

17:00 // MUS TXAPELKETA

18:00 // JOLASAK eta “MOLTO” LASTERKETA
Frontoia

18:00 // EGURREZKO JOLASAK
Frontoia

20:30 // PURO RELAJO eta DJ MARKELIN

08.24 ASTEAZKENA

11:00 // DANTZA-PLAZA
San Bartolome enparantza

11:00 // AQUAGYM eskola, Talde Sport-ekin
Igerilekuak

12:00 // TXU-TXU trena
Frontoia

12:30 // MEZA

13:00 // TRIKITIXA eta BURUHANDIAK

13:30 // TXORIPAN JANA
San Bartolome enparantza

16:00 // FUTBITO TXAPELKETA
Futbol zelaia

17:00 // TUTE TXAPELKETA
San Bartolome enparantza

17:00 // EZKONGABE eta EZKONDUEN arteko futbol partida
Futbol zelaia

18:00 // TXAKOLINAREN INGURUKO HITZALDIA, Astobiza Txakolinaren eskutik
San Bartolome enparantza

19:00 // Zirku ikuskizuna; “MUTE”
San Bartolome enparantza

20:30 // EUSKOLABEL sahieski eta hanburgesak
San Bartolome enparantza

22:30 // Berbena RITMO taldearekin

01:30 // DISKOFESTA

08.25 OSTEGUNA

11:00 // TORTILLA TXAPELKETA
San Bartolome enparantza

11:30 // HAURRENTZAKO PARKEA eta ZEZEN-MEKANIKOA
Frontoia

12:30 // Hildakoen omenezko MEZA 

17:00 // BRISKA TXAPELKETA

17:00 // PUZGARRIAK eta APAR FESTA
Frontoia

19:00 // HERRI KIROLAK
San Bartolome enparantza

21:00 // ERROMERIA Continente taldearekin
San Bartolome enparantza

22:00 // MOZORRO LEHIAKETA

22:00 // ERROMERIA Continente taldearekin eta TXAPELA JAURTIKETA
Frontoia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide