Okondoko jaietako kultur ekitaldien %84 izango da gizonezkoek taularatua, eta euskara hutsez ez da ekitaldi bat ere egongo

Erredakzioa 2022ko abu. 22a, 15:51

San Bartolome plazan izango dira ekintza gehienak. / Aiaraldea.eus

Zer nolako presentzia izango dute euskarak eta emakumeek Okondoko jaietako 2022ko ikuskizunetan? Aiaraldea Komunikabideak kontratatutako emanaldien azterketa egin du, hizkuntza eta genero arrakala bistaratzeko. 

Hasi Okondoko San Bartolome Jaiak. Aiaraldea Komunikabideak egingo diren ekintzen genero zein hizkuntza azterketa egin du. Guztira, 37 jarduera barne hartzen ditu 2022ko egitarauak, eta horietatik 6 izango dira (%16,21) kontratatutako kultur ikuskizun edo emanaldiak.

Genero arrakala nabarmena da: kontratatutako ekintzen %67an dira guztiak gizonak, eta ez dago emakumeek soilik osatutako talderik

Genero arrakala nabarmena da: kontratatutako ekintzen %84an dira guztiak gizonak, eta ez dago emakumez soilik osatutako talderik (Ekintzen %67an gizonezkoena izango da osorik oholtza, eta %17an izango dira gehienak gizonak). Genero azterketari dagokionez, ondorengoa da kontratatutako ekitaldien egoera:

Hizkuntzari dagokionez, berriz, kontratatutako ekintzen %83 izango da gazteleraz, (Diskofesta elebitan dela kontuan hartuta, %17). Horrenbestez, euskararen presentzia oso urria izango da kontratatutako kultur emanaldietan.

 

 

Zenbaketa egiteko irizpideak

Aiaraldea Komunikabideak egin du azterketa. Zenbaketa errazteko, kultura ekitaldiak soilik hartu dira kontuan (kontzertuak, ikuskizunak, antzerki emanaldiak...). Hau da, albo batera utzi dira hizkuntza zein genero irizpideen arabera sailkatzeko zailak diren zenbait jarduera (herri bazkariak, lehiaketak, ekitaldiak…). 

Era berean, Okondoko Udalak argitaratutako jai programa erabili da zenbaketa egiteko. Tokiko erakundeak eta herriko beste hainbat elkartek eta eragilek antolatutako jarduerak agertzen dira bertan, egingo diren ia guztiak, alegia (azken orduan lotutako batzuk salbu). Modu horretan, 6 ekitaldi aztertu dira guztira.

Hizkuntzari dagokionez, ondorengo multzoetan bereiztu dira jarduerak: euskara hutsezko ekintzak: gaztelerazkoak, elebidunak eta hizkuntzarik gabekoak. 

Parekidetasuna neurtzerako orduan, aldiz, lau multzo osatu dira. Lehen multzoan soilik gizonez osatutako talde eta emanaldiak sartu dira. Bigarren multzoan, gizonezkoak nagusi diren kasuak barnebildu dira (%50 edo gehiago gizonezkoa). Hirugarren multzoan, aldiz, emakumeak nagusi diren emanaldiak daude (%50 edo gehiago emakuzkoak direnak). Laugarrenean, aldiz, soilik emakumez osatutako taldeak sartu dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide