Bihar hasiko dira Okondoko San Bartolome jaiak, baina atzo egin zituzten lehen ekintzak. 115 jubilatu bildu ziren herriko frontoiaren itzalpean eginiko bazkarian. Bertan, 1.000 euroko txekea eman zioten Udalak eta jaietako pregoilariak gaixotasun arraroen Asebier elkarteari, herriko jubilatuen izenean. Bazkalostean, aldiz, dantza egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek, Baisala elkartearen eskutik.
Hemen ikusi daiteke Okondoko jaietako egitaraua, egunez egun.
Argazkiak: Xabi Ugalde Gulias