Ertzaintzak 42 urteko gizona atxilotu zuen atzo Okondon. Poliziak osasunaren kontrako delituak leporatu dizkio eta azken asteetan egondako operazioekin lotu du akusatua.
Zehazki, agenteek 1.000 kalamu landare baino gehiago topatu zituzten pasa den astean Amurrion eta Orozkon eta bi lagun atxilotu zituzten. Hain zuzen, horrekin harremana izatea egotzi diote atzo Okondon arrastatutako gizonezkoari.
Aldi berean, Segurtasun Sailak Amurrion irailean egindako beste operazio batekin lotu ditu azken hiru atxilotuak. Guztira lau lagun atxilotu dituzte.
Horrez gain, 31 urteko herritar bat ere ikerketapean geratu da osasun delituagatik.
Antza, atxilotua bihar eramango dute Amurrioko epaitegira eta epaileak erabaki behar du aske utziko duen.