Suteen prebentziorako sistema berritzailea aurkeztu du gaur goizean Okondoko Udalak frontoian; Mundo Pua euskal enpresak garatutako SUA sistema.
Etxeko sukaldeetan pizten diren suak itzaltzeko diseinatutako prebentzio sistema aitzindaria da euskal enpresak sortutakoa. Inteligentzia artifizialaz baliatuta, sua detektatu eta automatikoki itzaltzen du. Horrez gain, sistema automatikoki bidaltzen die abisua larrialdi-zerbitzuei.
Dirulaguntzak sistema instalatzeko
Okondoko Udalak dirulaguntza plana aurkeztu du datozen lau urteetarako, herritarrek gaur aurkeztutako sistema instalatu dezaten euren etxeetan. Bereziki 65 urtetik gorako bizilagunei zuzenduko die programa Udalak.
Egitasmoa, 2022an sute batek hiru okondoar hil ostean abiatutako suteen prebentziorako plan berriaren barruan dago kokatuta.
Julian Iantziren erakustaldia
Gaur egin dute sistema berritzailearen aurkezpena Okondoko Kultur Etxean. Julian Iantzi telebista aurkezle ezagunak gidatu du aurkezpena, eta bertan izan dira Arabako Foru Aldundiko ordezkariak eta Amurrio eta Orozkoko alkateak. Erakundeetako ordezkariek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute SUA sistemaren funtzionamendua.
Gaur arratsaldean, bigarren erakustaldi bat eskainiko dute Mundo Pua enpresako arduradunek eta Juilan Iantzik, 18:00etan Kultur Etxean.