Ander Urquiza okondoarrak jarraitzen du urratsak egiten kirolean eta asteburuan Euskadiko Tenis Txapelketan bigarren sailkatu zen kadeteen artean. Julen Gonzalez donostiarraren kontra galdu zuen, baina txapeldunorde izateak aukera emango dio Espainiako Txapelketan aritzeko.
Lehiaketa hori ekainaren 14tik 22ra bitartean jokatuko da Club Tenis Llafranc-en, Gironan, hain zuzen.
Urquiza oso denboraldi ona egiten ari da eta bere kategorian (kadete) ez ezik, juniorren artean ere lehiatu da. Bere aurkariak nagusiagoak izan arren, finalerdietara heltzea lortu zuen okondoarrak. Horrez gain, Martiartu Openaren I. edizioa ere irabazi du maiatzean.