Okondoko jaietako pregoilaria bozketa bidez hautatuko dute aurten. Horretarako, gaur eguerdian amaituko dute prozesuaren lehen fasea, hau da, hautagaiak proposatzea.
Zehazki, bi modu daude horretarako, udaletxera (945 89 80 23) edo liburutegira (945 89 83 39) deitzea eta izena iradokitzea.
Bigarren fasean bozkatzeari ekingo diote eta modu horretan erabakiko dute nork irakurriko duen aurtengo pregoia sanbartolomeetan.