Okondoko jaietako pregoilaria hautatzeko bozketa fasea ireki du Udalak. Izan ere, proposamen ideiak jaso eta gero, Kaitin Allenderen eta Okondo Begira elkartearen artean egongo da erabakia.
Herritarrek asteazkenera arte izango dute tartea euren iritzia emateko. Zehazki, 14:00ak arte egongo da aukera 945 89 80 23 telefono zenbakira deitzeko eta boza emateko.
Kaitin Allende okondoarra kazetaria eta komunikatzailea da. Euskadi Irratiko langilea izan ez ezik, umoregilea ere bada eta bakarrizketak sortzen ditu.

Okondo Begira elkartea herriko kultura eragilea da eta jaiak (San Joan, Arimen Gaua...) zein umeentzako jarduerak antolatzen ditu.

Asteazkenean jakinaraziko dute zein izan den pregoia irakurtzeko hautatua. Lehen aldia da tokiko erakundeak horrelako parte hartze prozesua abiatzen duela.