Kaitin Allende Zaldunbide izango da Okondoko jaietako pregoilaria

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 24a

Kaitin Allende Zaldunbidek komunikazioaren esparru ugari lantzen ditu. / Aiaraldea.eus

Parte hartze prozesu baten bidez erabaki dute okondoarrek eta gaur jakinarazi du Udalak.

Kaitin Allende Zaldunbide kazetari, esatari, umoregile eta aurkezlea izango da aurtengo Okondoko jaietako pregoilaria. Bera hautatu dute okondoarrek, uztailean abiatutako parte hartze prozesuan. Berez, atzo agortu zen bozkatzeko epea eta gaur jakinarazi du Udalak.

Okondoarrak poztasunez eta ezustean hartu du albistea: "Harrituta geratu naiz. Izugarria da pregoia irakurtzea jaien hasieran, eta herriari eskertuko diot. Opari eder bat izan da, sorpresa polita".

Aiaraldea Komunikabideak galdetu dio pregoiaren edukiari buruz, baina Allendek ez du tarterik izan lantzeko: "Oraindik ez dut pentsatu zer kontatuko dudan. Elebiduna izango da, hori bai, jende orok ulertu dezan".

Alegia, Kaitin Allende Zaldunbide ez dago arduratuta pregoiaren edukiagatik, baizik eta horretarako izango duen denbora tarteagatik. "Nola egingo du bakarrizketak egiten dituen umoregile batek pregoia? Gaur hasi eta bihar amaitu dezaket. Argi daukat gauza asko kontatuko ditudala, baina ez dakit zenbat denbora emango didaten", aipatu dio Aiaraldea Komunikabideari irribartsu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide