Noiz sortu zen Ausartak kudrilla eta zergatik? Nortzuk osatzen duzue?
Ausartak duela bi urte sortu zen. Kuadrilla hainbat familiek osatzen dute. Gure seme-alabak lagunak eta ikaskideak dira, nahiz eta gurasoen artean aurretik ezagutu, hortik dator gure adiskidetasuna.
Nondik dator kuadrillaren izena?
Gehiegi pentsatu gabe eman genion izena kuadillari. Gure izaerarekin zerikusia duela esan daiteke.
"Bizilagunen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea eskaintzen dute Okondoko jaiek"
Pankartarik egingo duzue aurten? Nolakoa izango den aurreratzerik?
Oraindik ez dugu pentsatu baina seguraski animatuko garela, azkenengo momenturako uzten badugu ere!
Zerk ezberdintzen du zuen kuadrilla herriko beste kuadrilletatik?
Ez garela batere lehiakorrak. Guretzat garrantzitsuena ekitaldietan parte hartzea da, baina irabazteko asmorik gabe.
Zer plan duzue kuadrilla moduan aurtengo Okondoko jaietarako?
Jaiak lagunartean disfrutatzeko asmoa dugu, ahal dugun bezainbeste parte hartuz eta girotuz.
Zer dute Okondoko jaiek berezi eskualdeko gainontzeko herrietako jaiekin alderatuta?
Biztanle gutxi izanda, oso jai herrikoiak dira Okondokoak. Jai giroan, bizilagunen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Aipatzekoa da parte hartze garrantzitsua duen Mozorro Lehiaketa, agian inguruko jaietan ez dago mozorratzeko ohiturarik Inauterietatik kanpo.
Beste zeozer gaineratu nahi baduzue...
Nahiz eta aurten beste kuadrilla bateko kide ziren bi lagun gurekin ez izan, jaietan ere, beti izango ditugu gogoan.