Noiz sortu zen zuen kudrilla eta zergatik? Nortzuk osatzen duzue?
Gure kuadrilla 2017an sortu zen "Los desorinadores" izenarekin, baina kuadrillaren izen ofiziala (Idubaltzak) erabaki genuen Udalak jaiak animatzeko kuadrilla bat osatzera animatu gintuenean.
15 heldu gara (30 urtetatik 50 urte baino gehiagora) eta 14 haur (2-13 urte bitartekoak).
Nondik dator kuadrillaren izena?
Izen azken genituen buruan, baina Idubaltzak izena jartzea erabaki genuen asko gogoko dugulako bertara eguna pasatzera joatea (barreak). Gure kamiseta berdea da, gure eskualdearen kolorea delako, izena bezala, eskualdeko mendi batena baita.
"Oso berdinak gara elkarren artean, kuadrilla asko familiak edo lagunak direlako, eta herri txiki batean egonda guztion artean erlazionatzen gara"
Pankartarik egingo duzue aurten? Nolakoa izango den aurreratzerik?
Bai, haurrak daude margotzen. Oso berdea izango da.
Zerk ezberdintzen du zuen kuadrilla herriko beste kuadrilletatik?
Egia esa, ezer ez. Oso berdinak gara elkarren artean, kuadrilla asko familiak edo lagunak direlako, eta herri txiki batean egonda guztion artean erlazionatzen gara.
Zer plan duzue kuadrilla moduan aurtengo Okondoko jaietarako?
Ahal dugu guztian parte hartzea eta jaiez topera gozatzea.
Zer dute Okondoko jaiek berezi eskualdeko gainontzeko herrietako jaiekin alderatuta?
Oso jai familiarrak direla. Ordu asko igarotzen ditugu kalean bazkalostea partekatzen, jokoak, dantzak, antzerkiak... onenak dira! Gora Okondoko jaiak!