OKONDO GANG KUADRILLA

"Normalean ez da kanpotik jendea etortzen, eta horrek ere oso berezia egiten du Okondo"

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 21a

Kuadrillako kide gazteak talde argazki batean. / Okondo Gang

Okondoko kuadrilla gazteenetako bat da OKONDO GANG. Herriko jaiei begira dituzten asmoez mintzatu dira.

Noiz sortu zen zuen kuadrilla eta zergatik? Nortzuk osatzen duzue? 

2024an sortu zen, gure adineko bederatzi pertsonak osatzen dugu. Batzuk txikitatik ezagutzen gara eta elkarrekin egon gara orain arte, eta beste batzuk denboran zehar ezagutu ditugun lagunak dira. Gehienak 2010an jaio ginen, baina badaude bi pertsona 2011koak direnak.

Nondik dator kuadrillaren izena?

Gure adineko pertsonek gutaz barre egiten zuten Okondo Gang izenarekin. Orduan guk, ontzat hartuta, izen hori jartzea adostu genuen.

"Gure adineko pertsonek gutaz barre egiten zuten Okondo Gang izenarekin. Orduan guk, ontzat hartuta, izen hori jartzea adostu genuen"

Pankartarik egingo duzue aurten? Nolakoa izango den aurreratzerik?

Bai, pankarta egingo dugu, aurreko urtean bezala. Baina pixka bat desberdina egitea pentsatu dugu, nahiz eta oraindik ez dugun adostu.

Zerk ezberdintzen du zuen kuadrilla herriko beste kuadrilletatik?

Gure kuadrilleko kide guztiak adinez txikikoak garela.

Zer plan duzue kuadrilla moduan aurtengo Okondoko jaietarako?

Gustatuko litzaiguke ekintza guztietan parte hartzea eta denok elkarrekin egotea.

Zer dute Okondoko jaiek berezi eskualdeko gainontzeko herrietako jaiekin alderatuta?

Kuadrilla guztiak elkarrekin gaudela. Normalean ez da kanpotik jendea etortzen, eta horrek ere oso berezia egiten du Okondo, gure ustez. Denak ondo eramaten gara elkarrekin eta hori oso polita da. 

Beste zeozer gaineratu nahi baduzue...

GURE TALDEA HOBERENA DAAAA!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide