Noiz sortu zen zuen kuadrilla eta zergatik? Nortzuk osatzen duzue?
Gure kuadrila ofizialki 2022an eratu bazen ere, egia esan, festetako jardueretan lehenagotik parte hartzen genuen. Hasiera batean bederatzi heldu eta zortzi ume txikirekin hasi zena etengabe hazi da. Gaur egun 16 heldu eta 13 haur gara.
Nondik dator kuadrillaren izena?
Euskarazko izen bat nahi genuen, positibismoa islatzen zuena.
Pankartarik egingo duzue aurten? Nolakoa izango den aurreratzerik?
Bai, baina eguna heldu arte ez dugu jakingo zer egingo dugun. Normalean azkenengo momentuan ateratzen zaiguna egiten dugu.
"Okondoko jaiak gogoz bizitzen ditugu, belaunaldi txiki eta handiak elkartuz; azken finean, nahasketa horrek egiten gaituelako berezi"
Zerk ezberdintzen du zuen kuadrilla herriko beste kuadrilletatik?
Baikorrak definitzen duen zerbait badago, urrutitik ezagutzen gaituztela da: gure kamisetaren koloreak besteengandik guztiz ezberdintzen gaitu. Baina gure benetako funtsa kulturarteko kuadrilla bat izatea da, bat egin nahi duen edonorentzat irekia. Okondoko jaiak gogoz bizitzen ditugu, belaunaldi txiki eta handiak elkartuz; azken finean, nahasketa horrek egiten gaituelako berezi.
Zer plan duzue kuadrilla moduan aurtengo Okondoko jaietarako?
Ondo pasatzea, elkarrekin gozatzea eta, batez ere, haurrek primeran pasatzea, haiek gozatzen ikusteak batzen gaituelako.
Zer dute Okondoko jaiek berezi eskualdeko gainontzeko herrietako jaiekin alderatuta?
Kuadrilla guztiak ezagutzen garenez jai giroa oso polita da.