EGITARAU OSOA

Okondo abuztuko jaietan murgiltzeko prest

Aitor Aspuru Saez 2026ko abuztuaren 4a

Ekintza uagriz gozatzeko aukera izango dute okondoarrek. / Aiaraldea.eus

Hilabete bizia da abuztua Okondon. San Roman jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, abuztuaren 16tik 25era luzatuko diren Okondoko San Bartolome jaien aurrekari. Aiaraldea Komunikabideak programazio guztia bildu du hemen.

Okondok bi ospakizun ezberdin ditu abuztuan herria berotzeko eta jaiez zipriztintzeko. Lehenik eta behin San Romani lotutako egitaraua dago eta aurten bi egunetan batu dituzte jarduera guztiak. Abuztuaren 8an arratsaldez abiatuko dituzte triki poteo eta odoloste janarekin. Trio Veracruzek eta musika jartzaileak ordu txikiak arte luzatuko dute gaua.

Larunbata bizia izango bada, igandea egun osoz luzatuko da. 11:00etan bola txapelketaren goizeko jaurtiketak helduko dira eta jarraian meza, pintxoak, Arloteen kantaldia, eta igel txapelketa. Ekintza entzutetsuena, ordea, arratsaldean egingo duten alpargata jaurtiketa izango da. Horren ostean musika eta herri afariarekin luzatuko dute eguna.

Hemen ikusi daiteke San Roman jaietako egitaraua osorik:

SAN ROMAN JAIA

Abuztuak 8, larunbata

17:00-20:00 // Bola-joko txapelketa, bolatokian

20:00 // Trikipoteo eta odoloste dastaketa

22:00 // Trio Veracruz eta DJa

23:00 // Mus txapelketa

Abuztuak 9, igandea

11:00-13:00 // Bola-joko txapelketa, bolatokian

12:30 // San Romanen ohorezko meza

13:00 // Pintxoak eta Arloteak

13:00 // Igel-toka txapelketa

17:00-20:00 // Bola-joko txapelketa eta sari banaketa, bolatokian

17:00 // Briska eta briska-txiki

18:00 // Haurrentzako tailerrak

19:30 // Alpargata jaurtiketa

21:30 // Herri afaria 

23:30 // DJa eta txokolate-jana

Edonola ere, ospakizun horiek, garrantzirik kendu gabe, San Bartolome jaien hitzaurrea baino ez dira izango, bost eguneko egitaraua bilduko baitute. 

Hemen ikusi daiteke Okondoko San Bartolome jaietako programazioa osorik:

SAN BARTOLOME JAIAK

Abuztuak 16, igandea

12:30 // Meza

14:00 // Herri bazkaria, frontoian

17:00 // Dantzaldia

Abuztuak 22, larunbata

11:30 // Futbito txapelketa, 14 urte arte

17:00 // Futbito Txapelketaren finala

19:30 // Txaranga eta kuadrillen kalejira

20:00 // Kuadrillen aurkezpena

21:00 // Bingo eta karaokea

Abuztuak 23, igandea

11:00 // Paella lehiaketa, 

13:00 // Jaien hasiera eta pregoia, Aimar Garcia Navarroren eskutik

13:30 // Paella lehiaketaren sari banaketa

14:00 // Paellen herri bazkaria eta Bingo musikala

16:30 // Briska Txiki

17:00 // Briska Txapelketa, Txaparron

17:30 // Kuadrillen arteko txapelketa

18:00-20:00 // Bola-joko txpalketa, Bolatokian

19:00 // Space Break Dance Ikuskizuna,Frontoian

22:00 // Berriztu erromeria eta DJ Blessive

23:00-04:00 // Puntu Lila, Plazan

Abuztuak 24, astelehena

11:30 // Aquagym, igerilekuetan

12:30 // Meza 

13:00 // Triki poteoa

13:30 // Buruhandiak eta txoripanak

17:00 // Mus txapelketa Txaparron

17:30 // Haurrentzako jolasak eta aurpegi margoketa Plazan

19:00 // Return of Delirios, Umorezko antzerkia, Frontoian

21:00 // Eingo taldea Dantza plaza

21:30 // Sahieski eta Eusko Labeleko oilasko-hanburgesa jana

22:30 // Fitori tributua Cohetes taldearekin eta DJ Varro

Abuztuak 25, asteartea

11:00 // Tortilla-lehiaketa

11:30-14:00 // Haurrentzako parkea eta zezen mekanikoa, Frontoian

12:30 // Meza hildakoen omenez

13:30 // Tortilla-lehiaketako sari banaketa

17:30 // Tute txapelketa,Txaparron

17:30 // Ur-jolasak, puzgarriak eta apar festa Igerilekuetan

19:00 // Dantzaldia 

22:00 // Mozorro-lehiaketa, DJ eta Txapela jaurtiketa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide