Noiz eta nola sortu zenuten kuadrilla?
Kuadrilla txikitan sortu zen, txikitatik ezagutzen baigara eta honetan 6 kide osatzen dugu 22-25 urte tartekoak.
Nondik dator kuadrillaren izena?
Izen asko pentsatu genituen eta horietako bat gure arreta deitu zuen gure izaera isladatzen zuelako.
Pankartarik egingo duzue aurten? Nolakoa izango den aurreratzerik?
Bai, egingo dugu. Sekretua da, jaietan ikusi ahalko duzue.
Zer plan duzue kuadrilla moduan aurtengo Okondoko jaietarako?
Ondo pasatzea, asko edatea, ekintza guztietan parte hartzea, Okondo giro egokia sortzea. Horretaz gain guretzat oso garrantzitsua da Kuadrillako kide guztiak lehenengo urtea dela koinsiditzen dugula. Ondo pasatzea eta lagunekin momentu onak sortzea.
Zer dute Okondoko jaiek berezi gainontzeko herrietakoekin alderatuta?
Herrikoak gaudela, normalean ez dago jende asko eta horrek oso familiarra egiten du jaia.