TXOLINTXOAK

"Saiatzen gara, pike sano baten barruan, jaiez gozatzen eta jendeari gozarazten"

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 22a

Txolintxoak kuadrillako kide batzuk.

Okondoko Jaietarako prest dauden TXOLINTXOAK kuadrillako kideak. Aurtengoa izango da izen horrekin kalera aterako diren lehen aldia. 

Noiz sortu zen zuen kudrilla eta zergatik? Nortzuk osatzen duzue?

Ohikoan kuadrillako kide ugari ez daude jaietako datetan. Aurten, aldiz, denak gaude, eta horietaz gozatzea erabaki dugu, kuadrilla moduan.

10 eta 14 pertsona artean osatzen dugu taldea. Adinei dagokionez, 8 urtetik 48 urtera bitarteko pertsonak gaude.

Nondik dator kuadrillaren izena?

Igerilekuetan egon ginen arratsalde batean sortu zen izena, barre artean.

Pankartarik egingo duzue aurten? Nolakoa izango den aurreratzerik?

Bai, egingo dugu. Dibertigarria eta pikaroa izango da.

Zerk ezberdintzen du zuen kuadrilla herriko beste kuadrilletatik?

Kuadrilla guztiak dira elkarren artean ezberdinak, baina denek dugu helburu bera, jaiez gozatzea.

Zer plan duzue kuadrilla moduan aurtengo Okondoko jaietarako?

Barre egitea, gozatzea eta parte hartzea, gorputzak aguantatzen duen arte.

Zer dute Okondoko jaiek berezi eskualdeko gainontzeko herrietako jaiekin alderatuta?

Batasuna dira. Saiatzen gara, pike sano baten barruan, jaiez gozatzen eta jendeari gozarazten. Jai hauetara bazatoz eta probatzen baduzu urtero errepikatu nahiko
duzu.

Beste zeozer esan nahi baduzue...

Gora Okondoko Jaiak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide