Udalak proiektua prestatu du Gizarte-Etxea egiteko, eta herritarren iritziak jaso nahi ditu

Erredakzioa 2016ko ira. 28a, 12:10

Orozkoko Udaleko alderdiek zirriborroa egin dute udal zerbitzuen pabilioia bilakatzeko Gizarte-Etxea. Hala ere, herritarren babesa bermatu nahi dute, eta, hori dela medio, parte hartzerako prozesua abiatuko dute.

Berez, ostiraletik informazio osoa ikusgai dago museoan eta orozkoarrek iritzia eman dezakete kutxa batean.

Orozkoko Udaleko alderdiek zirriborroa egin dute udal zerbitzuen pabilioia bilakatzeko Gizarte-Etxea. Hala ere, herritarren babesa bermatu nahi dute, eta, hori dela medio, parte hartzerako prozesua abiatuko dute.

Berez, ostiraletik informazio osoa ikusgai dago museoan eta orozkoarrek iritzia eman dezakete kutxa batean.

Udalaren proposamena

Beheko solairua 4 zatitan banatzea aurreikusi dute:

  • Elkargunea.
  • Entsegu tokia.
  • Ludoteka.
  • Gaztetxokoa.

 Ludoteka eta gaztetxokoa banatzen dituen horma mugitzekoa izango litzateke eta bi horiek bestetik banatzeko horma finkoa eta kristalduna.

Harrera elkargunean egongo litzateke eta sarrera eraikinaren albo batean.

Orain dauden ateak kristalezkoak lirateke.

Lehen solairua

Hurrengo aldaketak proposatu dituzte:

  • Eskailerak eta eskailburua eta aldagelak txikitu liburutegia eta ordenagailu gela handiagoa egiteko.
  • Hiru gelak (liburutegi biak eta ordenagailu gela) banatzen dituzten hormak kristalezkoak lirateke.

 

Kanpoko aisialdirako lekua

Orain udalaren materiala gordetzeko tokia da. Asmoa da hor aisialdi tokia egitea:

  • Kulunkak ipini.
  • Irakurtzeko mahaiak.
  • Toki estalia sortu (karpa).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide