"Inguruko mendietatik egindako ibilaldiak utzitako sentsazioek margotzera bultzatu gaituzte"

Erredakzioa 2015ko urr. 5a, 09:53

MARI CARMEN FERNANDEZ eta MARGA ANDIKOETXEA (Amurrio) margolariak dira. Duela gutxi erakusketa ireki dute Orozkoko Museoan eta landutako teknikak zein gaiak aipatu dituzte.

Lehenik eta behin, zein koadro mota ikusiko du erakusketara hurbiltzen den jendeak?

MARI CARMEN FERNANDEZ eta MARGA ANDIKOETXEA (Amurrio) margolariak dira. Duela gutxi erakusketa ireki dute Orozkoko Museoan eta landutako teknikak zein gaiak aipatu dituzte.

Lehenik eta behin, zein koadro mota ikusiko du erakusketara hurbiltzen den jendeak?

Euskal Herriko eta bereziki Gorbeialdea eta Aiarako haranen paisaiak aurkezten ditugu elkarlanean egindako lan gisa. Artelanetan atzemango da bion konposizio teknika eta kolorearen erabilera ezberdina dela eta zelan erabiltzen ditugun hauek islatzeko paisai ezagun hauen argi berezia.

Zergatik lantzen dituzue gai eta teknika zehatzak?

Erakusketa honetako lan guztiak olioak dira, honek geruzaz geruza margotzeko aukera ematen digu eta horrela lanak patxadaz garatzeko aukera dugu.

Teknika ezberdinak erabiltzen ditugu paisaia edo islatu nahi dugun argiaren arabera. Oro har nahiko lan errealistak dira, nahiz eta inpresionismoarekin jolastu askotan.

Hau da zuen lehenengo erakusketa?

Urtero Amurrioko Juan de Aranoa eskolak antolatzen duen erakusketan hartzen dugu parte, non urtean zehar garatutako lana aurkezteko aukera izaten dugun.

Dena den, erakusketa tematiko gisa, bai, hauxe da gure estreinaldikoa.

Nola hasi zineten margotzen?

Betidanik izan dugu afizioa, askotan inguruko mendietatik egindako ibilaldiak utzitako sentsazioek margotzera bultzatu izan gaituztela pentsatzen dugu.

Urtaro ezberdinen argi, kolore eta sentipen ezberdinak islatzeko nahia.

Zer espero duzue eragitea zuen erakusketarekin jendearengan?

Oro har erakusketako bisitariak artelanetaz gozatzea nahi dugu, paisai ezberdinak ezagutzea eta gozatzea eurak margotzeko erabili ditugun teknika ezberdinez.

Eta noski, lortuko bagenu jendea joatea berriz paisai hauek bisitatzera itzela litzateke.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide