Marmitako txapelketa, su-gozotan prestatutako ekimena

Erredakzioa 2015ko ira. 4a, 13:21

Politikagintza ez da Orozkoko Eusko Alderdi Jeltzaleko kideek gogoko duten gauza bakarra. Badute beste zaletasun bat ere: gastronomia. Horren adierazlea da San Antolinetan antolatzen duten Marmitako Lehiaketa.

Urteak dira lehiaketa hau antolatzen hasi zirela, aurtengoa XIII. edizioa izango da. Lehen Bakailao Txapelketa egiten zen. Zergatik pasa ziren, bada, marmitakora? “Euskal Herrian nahiko sustraituta dagoen platera delako”, azaldu du txapelketaren antolakuntzan aritzen den Jabi Barrondok, “jendeak atsegin du eta animatu egiten dira parte hartzera”.

Urteen poderioz geroz eta arrakasta gehiago hartzen joan den ekintza dela azpimarratu du Barrondok. “Lehen urteetan Orozkoko eta inguruko herrietako parte hartzaileak baino ez genituen”, azaldu du, “baina azkenaldian urrutiagotik ere hasi da jendea gerturatzen. Araba eta Bizkai osotik datoz parte hartzaileak, 40-50 kazola inguru aurkezten dira”.

Sari berezia aurten, herrikoentzat
Aurten ez da aurreko edizioekiko aldaketa nabarmenik egongo. Dagoen nobedade bakarra sarietan dago, aurten herriko kazola onenari sari berezi bat emango baitiote.

Horren zergatia azaldu du Barrondok: “Txapelketara maila altua duen kanpoko jende asko gerturatzen da. Horrela, herriko jende gaztea ere parte hartzera animatu nahi dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide