“Koadrilen arteko giro eta 'pikea' sustatzeko sortu genuen joko-poteoa”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko ira. 2a, 02:49

RAKEL OLABARRIA SAUTUA (Orozko, 1983) Adie-ko kidea da. Talde horrek Orozkoko San Antolinetako Berakatz Egunean (ostiralean) egingo duen joko-poteoaren nondik norakoak azaldu ditu.

Poteatzeak aukera ematen du jostatzeko?

Bai. Joko-poteoa Berakatz Egunean ospatzen dugu beti, irailaren 4an. Egun hori koadrilena da berez. Normalean egun horretan denok ateratzen gara gure koadrilarekin, eta herri bazkaria dago gero, frontoian.

RAKEL OLABARRIA SAUTUA (Orozko, 1983) Adie-ko kidea da. Talde horrek Orozkoko San Antolinetako Berakatz Egunean (ostiralean) egingo duen joko-poteoaren nondik norakoak azaldu ditu.

Poteatzeak aukera ematen du jostatzeko?

Bai. Joko-poteoa Berakatz Egunean ospatzen dugu beti, irailaren 4an. Egun hori koadrilena da berez. Normalean egun horretan denok ateratzen gara gure koadrilarekin, eta herri bazkaria dago gero, frontoian.

Egun horretan goizez txaranga moduko bat baino ez zen egoten lehen, eta koadrilok norbera bere lagunekin pote batzuk hartzera mugatzen ginen. Orduan guk pentsatu genuen egun aproposa zela koadrilen arteko giro edo “pike” moduko bat sortzeko, jaietan partaidetza sustatzeko, batez ere.

Horrela sortu zenuten joko-poteoa. Zer motatako jokoak dira egokiak poteatu bitartean egiteko?

Normalean joko berberak egiten ditugu beti: eski lasterketa (ohol batzuen gainean lau pertsona jarriaz), zaku lasterketa (obretako zaku bakoitzean hiru pertsona sartuaz), aulkien jokoa... joko-klasikoak.

Baina egon dira beste joko batzuk urtez urte aldatzen joan garenak. Lehen urtean, adibidez, punteria joko bat egin genuen: jokalariek esponja bustiak balde batean sartu behar zituzten. Beste batean, umeentzako jostailuzko motorrekin lasterketa bat egin genuen.

Saiatzen gara apur bat originalak izaten eta urtez urte aldatzen. Baina oinarrizko jokoak mantendu egiten ditugu: eski lasterketa, zaku lasterketa, irrintzi lasterketa, zapiaren jolasa edota aulkiena.

“Saiatzen gara apur bat originalak izaten eta urtez urte aldatzen. Baina oinarrizko jokoak mantendu egiten ditugu”

Poteoak aurrera egin ahala imajinatu daiteke parte hartzea beroagoa izango dela, ez?

Hasiera ordu bat zehaztu ohi dugu beti. Berakatz eguna jaien azkenetariko eguna izan ohi da, jendea nekatuta dago eta, horregatik, beti hasten da apurtxo bat berandu. Hasieran koadrilen zain egon ohi gara, baina gero bai, poteoak aurrera egin ahala partaidetza handitu egiten da.

Pike” moduko bat sortzen dela ere aipatu duzu. Noraino iristen da “pike” hori?

(Barreak) Beno, lehenengo urtean oroitzen dut goizez jokoak egin genituela eta arratsaldez jarraitu genuela. Gertatu zena izan zen herri bazkarian jendea animatu egin zela eta arratsalderako koadrilak nahiko animatuak zeudela eta “pikea” apurtxo bat lodia izan zen.

Horregatik, orduz geroztik jokoak goizera mugatu ditugu, eta jarraian egiten dugu sari-banaketa. Baina “pikea” sanoa da. Herriko jendea gara, denok gara ezagunak eta “pike” sanoak izan ohi dira.

“Jokoei buelta bat eman nahi diegu aurten”

Aurten, baina, berrikuntzak egin nahi dituzue joko-poteoan.

Oraindik ez dugu pentsatu zer moldaketa egin, baina bai, badugu aldatzeko asmoa. Urteak daramatzagu aipatutako joko klasiko horiek egiten, eta horri buelta eman nahi diogu aurten. Horrela jendeak ez du entrenatzeko astirik izango (barreak).

Amaitzeko, herriko koadrilak animatu nahiko nituzke parte hartzera. Normalean lau pertsonako taldeak egiten ditugu, baina koadrila batetik hiru pertsona agertzen badira eta bestetik zazpi talde mistoak ere egin ohi ditugu, arazorik gabe. Goiz alai eta polit bat pasatzea da asmoa, denon artean.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide