"Zuztarluze norgehiagoka irabazi genuen hoberenak ginelako"

Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 12:23

JORITZ ARBAIZA eta JOSEBA ARRIZABALAGA (Orozko) Zuztarluzek antolatutako norgehiagokaren irabazleak izan dira. Erronka horretan Ugao eta Orozko lehiatu ziren maiatzaren 26an. Zuztarluze egitasmoak Nerbioi-Ibaizabaleko zenbait udal hartzen ditu (Arakaldo, Arrakundiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta, duela gutxi, baita Zaratamo ere), eta proiektu erkide bezala sortu zen, herri-ondarea zaintzeko.

JORITZ ARBAIZA eta JOSEBA ARRIZABALAGA (Orozko) Zuztarluzek antolatutako norgehiagokaren irabazleak izan dira. Erronka horretan Ugao eta Orozko lehiatu ziren maiatzaren 26an. Zuztarluze egitasmoak Nerbioi-Ibaizabaleko zenbait udal hartzen ditu (Arakaldo, Arrakundiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta, duela gutxi, baita Zaratamo ere), eta proiektu erkide bezala sortu zen, herri-ondarea zaintzeko. Jokoen bitartez antzina herri bakoitzan erabiltzen zituzten esaerak, berbak, baserri-, ibai-, baso-, iturri-izenak, tresnak eta ohiturak, abestiak eta bertsoak ezagutzera eman eta gizartean zabaldu nahi du erronkak.

Nola bizi izan zenuten Zuztarluze erronka? Garaipena espero zenuten?

Urduri baina ondo. Noski hoberenak ginelako...

Nolakoa izan zen lehiaketa, zein proba mota egin zenituzten?

Oso gogorra. Kalekumeak, berbalapikoa, ekina barregarriada...

Irabazle izateko zer landu duzue bereziki? Nola izan da esaera zaharrak jasotzeko prozesua?

Entsaiatu bakarrik. Guretzat oso erraza izan da.

Zergatik parte hartu zenuten zuek lehiaketan eta ez beste orozkoar batzuek?

Eskolan lehiaketa egin ondoren gu atera ginelako irabazle.

Nola baloratzen duzue ekimena, oro har?

Oso ona , errepikatzeko modukoa.

Hurrengo ikasturtean ere erronkan parte hartu nahi duzue?

Bai

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide